ES / EUS
MENU ERREZETAK
AZKENBURUKOAK
BIGARREN PLATERAK, ARRAINA
BIGARREN PLATERAK, HARAGIA
KAFEAK
KOKTELAK
KONFITERIA
LEHENENGO PLATERAK
OGIA ETA OKINDEGIKO PRESTAKINAK
SARRERAK ETA ENTSALADAK

ODOLOSTE GOZOAREKIN BETETAKO UNTXIA ROMESKUAREKIN ETA GARAGARDO BELTZEZKO ZUKUAREKIN

12/02/2024

min

FAMILIA: HARAGIAK

Segundos platos, carne: Segundos platos, carne
BEGANOAK:
BARAZKIJALEAK:

ALERGENOAK

glutena

glutena

esnea

esnea

fruitu oskoldunak

fruitu oskoldunak

kakahuetea

kakahuetea

sesamo-aleak

sesamo-aleak

soja

soja

sulfitoak

sulfitoak

Osagaiak 10 ano/unitate -arentzat

Untxia
2.5 kg
Barazki-odolosteak
0.25 kg
Hurrak
0.10 kg
Mahaspasa sultanak
0.10 kg
Txerri-hestemintzat
0.20 kg
Guinness garagardoa
1.0 ud
Maizena
0.080 kg
Piper gorria
1.5 kg
Berakatza, burua
1.0 ud
Marcona almendra
0.025 kg
Oliba-olioa, bizia
0.10 l
Gatz mehea
0.010 kg
Piperbeltz beltz ehoa
0.0050 g
ROMESKU SALTSA
0.50 l
HONDO ILUNA
1.0 l
Tipulina
10 g
Gurina
0.050 kg

Osagaiak: ROMESKU SALTSA - 0.50 l

Osagaiak: HONDO ILUNA - 1.0 l

Elaborazioa

  • Untxia hezurgabetu: banatu bi izterrak eta bi besokiak.
  • Solomoak hezurgabetu bizkar-hezurraren luzeeran mozte bat eginez eta solomo bakoitza bere hegalarekin batera hezurretik banatu.
  • Saihets hezurraren barnekaldean kokatzen den azpizunak ere banatu eta solomoaren alderik mehearekin ipini solomoa orakatua izateko alde guztietatik.
  • Izterrei femurra kendu eta tibiaren haragia honen luzeeran jeitsi hezurra agerian gelditzeko.
  • Besokiari gauza bera egin.
  • Izterraren alde lodienetik haragi zati bat moztu eta besokiari sartu izter eta besokiek tamaina eta bolumen antzekoa izan dezaten.
  • Hezurrekin hondo ilun bat egin.
  • Odolostea hestetik atera eta hur apurtuekin eta mahats-pasa txikituekin nahastu.
  • Nahaste honekin bi izterrak, bi besokiak eta bi solomoak bete.
  • Solomoak hegalarekin bildu eta estekatu.
  • Izter eta besokiak baresare zati banarekin bildu eta estekatu. Hozkailuan gorde. Anoa bakoitza solomo erdia eta hanka bat izango da (berdin dio besoki edo izter).
  • Erromesku saltsa egin.
  • Piperrak labean erre, zuritu, tiratan moztu eta berakatz txikituarekin oso suabe konfitatu.
  • Untxia gatzpipereztatu eta zartagin batean gorritu. Untxia atera eta zerbitzurako erreserbatu.
  • Zartagina garagardo beltz erdiarekin desglasatu eta untxi hondo ilunarekin busti. Maizena ur hotzetan disolbatu eta honekin saltsa loditu zuku arin eta iluna gelditu dadila.
  • Almendra batzuk tenperatura oso baxuan dagoen oliotan murgilduta konfitatu. Sukaldatu beharko dira kolorerik ia hartu gabe ez mingosteko.
  • Tipulina uztai oso finetan moztu.

PLATEREZTATU:

            Zerbitzuan untxia laberatu 170ºZ-tan hankak 10 minututan eta solomoak 7 minututan. Hanka erdibitu eta solomoa (gogoratu solomo erdia dela anoa bakoitzeko) xerratan moztu. Olatu itxurako platerean piperrak ipini, romeskuarekin malko bat egin eta gainean hankaren bi zatiak hezurra gorantza doala. Honi pegatuta apur bat zabalduta solomo xerrak. Saltsa irakin eta gurin apur batekin disdira eta gorputza eman.  Untxiaren gainetik saltsatu eta inguruan pixka bat ere. Almendra batzuk plateretik banatu eta tipulin txikituaz hautseztatu. Erromero adarrarekin apaindu.

                                   

Nutrizio informazioa (errazio 1)

Energia
568.97kcal
Karbohidratoak
3.78g
Proteinak
27.33g
Koipeak
84.82g
Koipeak
84.82g
Zuntza
0.95g
Gantz azido aseak
7.1g
Gantz azido monoasegabeak
25.96g
Gantz azido poliasegabeak
5.14g
Kolesterola
177.5mg
Kaltzioa
58.96mg
Burdina
4.92mg
Zinka
2.93mg
A bitamina
0.1ug
C bitamina
3.9g
Azido folikoa
10.48ug
Gatza (Sodioa)
0.0mg
Azukreak
0.0g

Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.