ES / EUS
MENU ERREZETAK
AZKENBURUKOAK
BIGARREN PLATERAK, ARRAINA
BIGARREN PLATERAK, HARAGIA
KAFEAK
KOKTELAK
KONFITERIA
LEHENENGO PLATERAK
OGIA ETA OKINDEGIKO PRESTAKINAK
SARRERAK ETA ENTSALADAK

AHATE-PAPAR ERREA MADARIAREKIN ETA ZIAZERBEKIN

27/06/2022

min

FAMILIA: HARAGIAK

Segundos platos, carne: Segundos platos, carne
BEGANOAK:
BARAZKIJALEAK:

ALERGENOAK

glutena

glutena

esnea

esnea

sulfitoak

sulfitoak

Osagaiak 5 ano/unitate -arentzat

Ahate-magreta
1.5 kg
Laranjak
0.50 kg
Azukrea
0.050 kg
Cointreau
0.10 l
Gurina
0.10 kg
Konferentzia udarea
0.30 kg
Azukre beltza
0.10 kg
Ziazerbak
0.25 kg
Oliba-olioa, bizia
0.050 l
DEMI-GLACE
0.10 l

Elaborazioa

AURREELABORAZIOAK

  • Gantz pixka bat kendu ahate-paparrari, atzekaldean dituen zainak kendu eta zizelatu (erronbo forma emanez)
  • Laranjak zuritu (alde zuria kenduz) eta moztu azala juliana fin-finean. Zuritu. Paper xurgatzailean lehortu. Laranja-ura atera.
  • Zuritu eta moztu barazkiak hondo iluna prestatzeko.
  • Prestatu bol bat ur hotzarekin eta usain-belarrak garbitu, apaintzeko erabiliko badugu.(aukeran tipulin-olioa edo perrexil-olioa erabili dezakegu)
  • Zuritu madariak, mutxikina atera eta erditik moztu. 

 ELABORAZIOA

  • Prestatu hondo iluna gero demi-glace bat egiteko.
  • Ondu gatzarekin eta piperbeltzarekin ahate-paparra eta zartagin batean erre oliorik gabe, gantza duen aldetik lehenik eta gero beste aldetik.
  • Egosi zukua bi azukre koiladakarekin karamelu arinaren lodiera lortu arte.
  • Gehitu Demi-glacea eta azkenik laranja azalaren juliana. 
  • Irakiten utzi eta urritzen denean gurin pixka batekin loditu.
  • Salteatu madariak gurinarekin. Gehitu azukre beltza, ur pixka bat, kanela-txotxa bat eta limoi-zukua eta dena batera kozinatu.(karamelatuta dagola ikusten badugu eta madariak oraindik gogor, ur gehiago gehitu. Bigun daudenean hagaxkarekin apurtu).
  • Salteatu ziazerba orriak ekilore olioarekin. (Ziazerba freskorik ez badugu, egosi ingeles erara izoztutakoak. Xehetu eta bolatxoak egin. Irineztatu eta frijitu).

ZERBITZUA

  • Laberatu ahate-paparra 2-3 minutuz. 

PLATERERATZEA

  • Xerratu ahate-paparra eta platereratu abaniko forman. bota saltsa gainetik eta pixkatxo bat platerean.
  • Ipini ziazerbak plateraren erdian. (bolatxoak egin badira, plateraren inguruan ipini).
  • Jarri madari konpota beroa ziazerbaren gainean uztai baten laguntzarekin. (konpotaren inguruan ziazerba ikusiko da).
  • Apaindu usain-belarren batekin (edo tipulin- edo perrexil-olioarekin).

Nutrizio informazioa (errazio 1)

Energia
201.63kcal
Karbohidratoak
29.74g
Proteinak
0.14g
Koipeak
9.17g
Koipeak
9.17g
Zuntza
0.01g
Gantz azido aseak
1.31g
Gantz azido monoasegabeak
6.7g
Gantz azido poliasegabeak
1.04g
Kolesterola
0.0mg
Kaltzioa
17.3mg
Burdina
0.46mg
Zinka
0.13mg
A bitamina
0.3ug
C bitamina
0.16g
Azido folikoa
0.32ug
Gatza (Sodioa)
0.0mg
Azukreak
0.0g

Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.