Berakatza oliba-oliotan sueztitu eta piper berdea gehitu.
Sueztitu eta gero bakailaoa gehitu eta eragin.
Piper txorizeroen mamia gehitu (bizkaitar saltsa pixka bat erabili daiteke ordezko) eta nahastura sueztitu.
Azkenik ogi lehorra gehitu, sueztitu eta fumet beroarekin busti. Utzi egosten bitsadera batekin eraginez. Zopa prest egongo da ogia oso bigun dagoenean edo zopa ia lodi dagoenean. Amaitzeko gatz puntua eman.
Emaitza bakailaoarekin egindako berakatz zopa izango da eta sardexkarekin jango denez lodi xamarra izan beharko du.
ZERBITZUA:
Arrautza galdarraztatzea: ur irakina ozpinarekin edo limoi zukuarekin (gutxi gorabehera %10 ozpin): arrautza kraskatua bota; sua itzali eta 3 minutuan utzi; denbora pasa eta gero atera eta ur hotzean sartu egosketa eteteko; azkenik moztu ertzak.
Beste teknika bat da arrautza kraskatu eta urak berriro irakin dezan uztea, baina modu suabe (kasu honetan ez da 3 minutu uretan utzi behar).
Arrautzak zuringo mamitua eta gorringo likidoa izan beharko ditu; eta zuringoak gorringoa bildu behar du.
PLATERERATZEA
Zopa bero-bero dagoela plater sakon batean edo antzeko ontzi batean jarri; arrautz galdarraztatua erdian jarri; eta brunoisean moztutako perrexilarekin hautseztatu.
Nutrizio informazioa (errazio 1)
Energia
460.0kcal
Karbohidratoak
1.22g
Proteinak
75.36g
Koipeak
17.11g
Koipeak
17.11g
Zuntza
0.06g
Gantz azido aseak
2.81g
Gantz azido monoasegabeak
11.12g
Gantz azido poliasegabeak
2.04g
Kolesterola
56.0mg
Kaltzioa
53.77mg
Burdina
6.6mg
Zinka
4.14mg
A bitamina
15.05ug
C bitamina
0.8g
Azido folikoa
14.24ug
Gatza (Sodioa)
0.0mg
Azukreak
0.0g
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.